XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1988ko abenduaren 27ko datarekin, 1989. urterako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrei buruz 55/1988 zk.ko Foru Araua Biltzar Nagusiek onartu zuten, zeinetan 731 zenbakiarekin izendatutako Partida bat aurkitzen den, elkarte hornidura edo esparru publikoetarako zuzendutako Ondare Publiko urbanizatu eta eraikiaren berregokitzerako dirulaguntzei zuzendua, 53.360.000 pezetatako zenbatekoan.
Apirilaren 9ko 1.346/1976 Erret Dekretuak onartutako Testu Bateratua, Zoluaren eta Hiri Antolakuntzaren Jaurpide Legearen 193ari buruz 191.1 Artikuluan jarritakoarekin bat, hirigintz kudeaketaren helburuetako bat hirigintz ekintza dirubidez laguntzea da.
Helburu zehatzagoa berriz, zoluaren edo eraikinen erosketarako edo esparru publiko edo elkarteko hornidura bezala erabiltzeko daudenen berregokitzetarako dirulaguntzak emanaz Arabako herrien eta hirien Alde Zaharren birregokitze bateratu bat gauzatzea da, Ondare Urbanizatu eta Eraikiaren Birregokitzeari buruz Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 5eko, 278/83 Dekretuan jarritako erizpideen barne.
Era berean beharrezkoa da gai honetan beste Erakundeen ekintzak kontutan izatea dagozkien erakarketa ekonomikoak lortu nahi diren helburuei egokitutako arrazoitasun eta berdintasun erizpideetan egin daitezen.
Horren indarrez, Hirigintza eta Arkitektura Saileko Foru Diputatuaren proposamenez eta gaurko egunez Diputatuen Kontseiluak egin duen Bilkuran gaia aztertu ondoren, ERABAKITZEN DUT: